jueves, 20 de diciembre de 2018

Gabon koplak

Koadrilako lagunei. 
Eta ama egin nauten Enzo eta Mariri.


Palestinan  dago gerra
ez da ikusten bukaera 
Belenengo estalpe batean
jaio da ume xume bat

Cerveran abendu hila
elkartzen dira familiak
Pobre jaioko zitzaigun baina 
umeak dauka zakila

Santiagon dago bero
garai honetan gauero
Jaio den haurra Jainkoa dugu
diote sano eta ero

Sarzanatik aize hotzak 
gogor daude han bihotzak
"Jainkoak ar forma hartu badu
zakildunena da ahotsa"

San Pedron itsas behera
maskorrak dir dir kaietan
Mariak haurra babestu egin du
goxo-goxo bularretan

"Iritsiko al da ordua 
kopla zaharren doinua
niri buruz abestu beharrean
abesteko ni moduan

Zu zara amaren haurra
berdin du eme ala arra
mundu guztiko haurtxo bakoitzak
antzeko ditu beharrak

Gertu izan dut Jainkoa
eta badut nik gogoa
gizaki matxista guztiei
esateko egi mordoa

Ez da aita, ez da ama
biak dugu bera baina
queerra dela esatearekin
gertuago, alajaina!

Nigandik duzu esnea
emakume bat naizena
nire gorputzeko uteroan
gaur arte izan duzu ohea

Ta jaiotzatik aurrera
zaintzan daudenen jarreraz
beste guraso izan ditzakezu
maitasun berbe berberaz

Naturaren magia naiz
zientzian naute ikasgai
Ekonomia barrua ere 
nahi gaituzte izan salgai

Baina zu ta ni, maitia
argi daukagu bidia
ar eme, gizaki guztiontzat
bedi bizitza duina

Zu jainko ta ni jainkosa
batera dugu bihotza
taup taup ozen etzun dezakegu
boteretsuon hotsa

Goxo goxo abestia
entzun ezazu maitia
elkarrekin erein behar mundu
berri batentzat hazia"

No hay comentarios:

Publicar un comentario